Idi Bihotz - Marierrauskin

Gauzek izen ez zuten garaian
bazen neska gazte begi urdin liraina
halere beti lapiko artean
gau eta egun amaren agindupean.

Txukundu etxea har ezan erratza
begira ezan hortxe ditun aita ta neba
bazkaria gerta egin harrikoa
bizkor ibili mahaia atondu beharra.

Marierrauskin, esan dine
andre esanekoa beti fine

Ipuin zaharra gogoan izan
printze ederrik ez den sekula egon benetan
antzina ikasi egin hunan
heu izan hadi eta gidoia alda ezan.

Marierrauskin, eutsi ta ekin
ipuin zaharra hik ondo dakin