Idi Bihotz - Idi Bihotz

Haranaren mutur urrinetik
azken hatsa dariola
idi bihotz baten taupadea
entzun leike

Garai batean iaioa eta kartsua
orain bere odolak
ez dau indarrik, bihotz ahalgetua.
Denboraren podazuz
higatutako adarrak
buru gainean daukaz
apaingarri politak

Sapelaitzak, begi zoli ta argi
apurka apurka hegaka hurreratzen dabiz
eta mokau ederra hartuko dabelako ustetan
Alabaina marruka
hasteko indarra
badau oraindino
eta uxatuko ditu

Baina idia, hilda badago be
bere bihotza ez da harengaz joango
haranean behera atzera etorriko
sastraken artetik, jaioa da barriro
bere gazte indarrak
badirau bizirik, kemen barriagaz biztu.

Betiko Idi Bihotz!!