Idi Bihotz - Gaztemina

Aita: Garai honetako gazteek ez dozue kemenik
holan ez etorkizunik
diru erreza eta gastu asko alperrik
ez dok hik bota izardirik...Gaztemina

Semea: kemen kontu horretan,oker zagoz aita
ekimenak dodaz baita
kontsumo hutsean eta erosoan hezita
utopian ez hasita...Gaztemina

Aita: Utopia egiteko ez joat esaten nik
baina eduki egik idealik
pisua kostan eta dirutza ez makala
ikusitako ideala.

Gazteminik ez dok hik,
bistan jagok hori
ez ideal handiagorik
liburu marduletan
badago hainbat zita
egur honi halako ezpala.